ATAMBUAREKIN BAT EGINDA

Elkartasun-kanpainan, guztira 46 ikastetxek bat egingo dugu Atambuarekin (Espainiako 37 ikastetxe, Boliviako 3 ikastetxe, Kamerungo 4 ikastetxe, Ekuatore Gineako ikastetxe bat eta Gabongo ikastetxe bat). Guztiok xede beraren alde bat eginda.
Gure ustez, aukera ezin hobea da zuon ahalegin guztia agerian jartzeko. Hori dela eta, ariketa hau egitea proposatuko dizuegu. Bertan, hain zuzen ere, ikastetxeek letra bana egingo dute lelo hau daraman kartel bakarra eratzeko:
BERJUMPA DENGAN ATAMBÚA. Eskerrik asko. Thanks. Merci. Terima Kasih!
Zein da zuon xedea? Esleitzen dizuegun letra ahalik eta modu sortzaileenean agerian jartzea. Horretarako, honako hauxe egin ahal izango duzue: jolastokian marraztea, letra bera ikasleekin eratzea, ikasleen argazkiak uztartzea… Esleitutako letra egin ostean, argazkia atera eta posta elektroniko honetara bidali: solidarity@itakaescolapios.org
Oso garrantzitsua izango da konpromisoa hartu duten ikastetxe guztiek parte hartzea, bestela ezin izango dugulako azken kartela egin.
Pdf Jaitsi REPARTO DE LETRAS POR COLEGIOS
