Noticias

BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA

Lagun agurgarriok

Aste honetan Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin kolaboratzeko asmoa dugula jakinarazi nahi dizuegu. Elkarte honen helburuak hauexek dira: ondo dauden elikagaiak, beste era batean galduko zirenak, aurkitu, eskatu eta berreskuratzea. Elikagaiak hartu ondoren, instituzioen bitartez, laguntza zentroei eta egoera txarrean dauden familiei, ematen zaizkie.

Laguntza eskeini nahi baduzue, zuen semeen bitartez ekar ditzakezue elikagaiak ikastetxera MAIATZAREN 3an, OSTIRALA.

Biltze lanak hobetzeko elikagaiak kurtsoen arabera banatu ditugu:

–       1. mailako ikasleak (Lehen Hezkuntza eta DBH.): arroza

–       2. mailako ikasleak (Lehen Hezkuntza eta DBH.): lekaleak (indabak, dilistak, garbantzuak…)

–       3. mailako ikaskeak (Lehen Hezkuntza eta DBH): pasta (makarroiak…)

–       4. mailako ikasleak (Lehen Hezkuntza eta DBH): esnea

–       5. mailako ikasleak (Lehen Hezkuntza): kontserba-latak

–       6. mailako ikasleak (Lehen Hezkuntza): olioa.

–       Haur hezkuntzakoak: 2koak (azukrea), 3 (galirina), 4 (latak) eta 5 (esnea)

Mila Esker zuen laguntzagatik