A25: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA
“ISILTASUNA HAUTSIZ, AHOTSAK ELKARTUZ”
Gaur, azaroak 25, ozen hitz egiten dugu emakumeen aurkako indarkeriak mundu osoko giza eskubideen urraketa suntsitzaileenetako bat izaten jarraitzen duela gogorarazteko. Egun honek genero-indarkeria mota guztien (fisikoa, psikologikoa, sexuala, ekonomikoa edo teknologikoa) aurka hausnartzeko, ikusarazteko eta jarduteko gonbita egiten digu. Premiazko deia da, bidezko, berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko.
Dagoeneko ez daudenengatik. Borrokatzen jarraitzen dutenengatik. Indarkeriarik gabeko etorkizun baten alde.
