ITAKA-ESKOLAPIOAK… HAURREN AMETS ETA ESKUBIDEEKIN KONPROMETITUAK
Azaroaren 20an Haurren Munduko Eguna ospatzen da. Data seinalatua da, bereziki Itaka-Eskolapioak bezalako erakundeentzat, haur eta nerabeak gure proiektuetatik artatu, hezi eta laguntzen ditugulako.
Itaka-Eskolapioen Sarean haurren eskubideen erabateko eraginkortasunarekiko konpromisoa berresten dugu gaur, gure misioaren erdigunea baita. Une oro zaindu nahi dugu Itaka-Eskolapioetan parte hartzen duten haur eta nerabeen zaintza, ongizatea eta garapen integrala. Horretarako, babesguneak sustatu eta eraiki behar dira, osasungarriak, parte-hartzaileak eta hezkuntza aldetik estimulatzaileak.
San José de Calasanz Eskola Txikien sortzailearen inspiraziopean, haurren zaintzan eta hezkuntza integralean tematu ginen, horrela bizitza osoko ibilbide zoriontsua ahalbidetzea espero genuelarik.
Kezka eta maitasun bereziz gogoratzen ditugu gaur egun hainbeste haur, lan egiten dugun errealitateetan eta mundu osoan pobrezia, bazterkeria, abusuak edo beste edozein indarkeria edo bidegabekeria jasaten dutenak. Eraiki dezagun haurren eskubideen urraketarik gabeko gizarte bat, gizarte justu baten oinarria dena.
