ITAKA-ESKOLAPIOAK TRIPULAZIOAREN ITSASONTZIA

ITAKA-ESKOLAPIOAK TRIPULAZIOAREN ITSASONTZIA

BARCO

Look, Sukal, Jiwa, Marine eta Bla Itaka-Eskolapioak tripulazioko kideak dira, eta, Calasanzen zuzendaritzapean, aurrerantzean munduko itsasoak zein ozeanoak zeharkatuko dituzte gure elkartasun-sareko proiektuak aurkezteko.

Ariketa bikoitza proposatuko dugu atal honetan:

  • Indonesiako eta, batez ere, Atambuako errealitatea landuko dugu. Interneten, egunkarietan (ingelesez), wikipedian… bilatu herrialdeari eta hiriari buruzko informazioa eta albisteak. Ariketa amaitutakoan, paperezko itsasontziak egingo ditugu ikasgela apaintzeko, “ATAMBUAREKIN BIDEAN” leloaren adierazgarri.
  • Bigarrenik, paperezko itsasontzi erraldoia egingo dugu, eta ikasgelako kide guztiak sartzeko modukoa izan beharko da. Kartoi meheak edo estraza-paperezko ebaki handiak bilatu eta itsatsi (paperezko itsasontzia egiteko besteko neurriak eduki beharko dituzte).

Paper erraldoiaren gainean idatzi Atambuako misioagatik eskerrak emateko eta suspertzeko esaldia. Indonesiari buruzko informazioa, albisteak, argazkiak… bilatu. Estraza-paperean, kartoi meheetan… kolatu. Tolestu. Zuon paperezko itsasontzia eraiki, itsasoak zeharkatzeko eta ATAMBUAREKIN BIDEAN joateko.

Azkenik, txoen taldearen argazkia egin “Itaka-Eskolapioak” itsasontzian eta gurekin partekatu solidarity@itakaescolapios.org posta elektronikoaren bidez.

Nola egin paperezko itsasontzia?

ITSASONTZIA

Informazio gehiago:

ATAMBUAKO ERREALITATEAREN INFORMAZIO GEHIAGO