PISTEN JOKOA

PISTEN JOKOA

LOOK COLOR SIN FONDOAriketa hau ASRAMAKO HORMA-IRUDIARENA baino lehen egin beharko da, oso lagungarria izango delako ikasgelan bertan gaiak kasuan kasuko mailaren arabera jorratzeko orduan.

Informazioa bilatutakoan, ikasleak taldeka banatuko ditugu (hiruzpalau taldetan), galdera bat egingo diegu eta bilatutako informazioaren bitartez erantzun beharko diote.

Erantzuna daukatenean, ikasleek irakaslearengana joko dute, eta, galderen erantzun guztiak edukiko dituenez, zuzena den ala ez esango die. Asmatzen badute, puzzleko pieza bat emango die (atzean erantzuna daukan maparen zati bat), eta beste galdera bat egingo die. Puzzleko lau piezak azkarren lortzen dituen taldea izango da irabazlea.

Beraz, lau zatitan banatutako 4na puzzle eduki beharko dituzte ikasgelek, eta galderen erantzuna agertu beharko da zati bakoitzean.

Ariketako puzzleak jaitsi

Denborarik badago eta taldearen funtzionamenduaren arabera halakorik egiterik badago, irakasleak puzzle-zatiak ezkutatu ahal izango ditu ikastetxean (jolastokian), hurrengo galdera daraman gutun-azalarekin batera. Hartara, galdera bakarrik egin beharrean, gutun-azal horren bila bidaliko ditu erantzun zuzena entzutean.

Lehen Hezkuntzako txikienek, ostera, irakasleak haien gaiari buruzko azalpena ematen dienean erantzun ahal izango diete galderei. Gainera, taldeka banatu beharrean, guztiak elkarrekin joan ahal izango dira puzzleko piezaren bila. Zenbait erantzunetarako, kanpainetako aldizkaria emango zaie ikasleei (fotokopiatuta), eta bertatik ere atera ahal izango dituzte datuak (Atambuakoak, hain zuzen ere), euren kabuz bilatu ahal izan dituztenez gain.

Informazio gehiago: ATAMBUAKO ERREALITATEAREN INFORMAZIO GEHIAGO

Maila

Ikasgelan lantzeko gaiak

PISTEN JOKORAKO GALDERAK

LEHEN HEZKUNTZAKO 1. MAILA Onuradunak Zenbat urte izango dituzte ASRAMAN ikasiko duten mutilek? (12-15); Zer esan nahi du ASRAMA hitzak? (Barnetegia); Zenbat mutil biziko dira bertan? (100); Zer herrialdetan dago Atambua? (Indonesia).
LEHEN HEZKUNTZAKO 2. MAILA Obrako planoa Batez ere, nongoak izango dira ikasleak? (Belu eta Malaka); Zer esan nahi du ASRAMA hitzak? (Barnetegia); Zenbat gela egongo dira ASRAMAN? (Zenbatu ditzatela); Zenbat mutilek ikasiko dute bertan? (100).
LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILA KOKAPEN FISIKOA ETA TESTUINGURU GEOGRAFIKOA Zein da Indonesian jaio eta munduko handiena den lorea? (Raflesia Arnoldia); Zer klima-mota dago Atambuan? (Tropikala); Indonesiako zer animalia dago desagertzeko zorian? (Sumatrako orangutana); Munduko biodibertsitate-maila kontuan hartuta, zer postutan dago Indonesia? (Hirugarrena).
LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILA TESTUINGURU DEMOGRAFIKO ETA KULTURALA Zein da Atambuako hizkuntza? (Bahasa); Zein da ohiko dantza? (Tebea); Gutxi gorabehera, zenbat etnia daude Indonesian? (300); Zenbat hizkuntza eta dialekto daude? (700).
LEHEN HEZKUNTZAKO 5. MAILA TESTUINGURU DEMOGRAFIKO ETA KULTURALA Zein da bizi-itxaropeneko batez besteko adina? (68,8); Zenbat biztanle ditu Atambuak? (75.199); Munduko biztanleen kopurua kontuan hartuta, zer postutan dago? (4.a); Zein da gehiengodun erlijioa? (Islama).
LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILA KOKAPEN FISIKOA ETA TESTUINGURU GEOGRAFIKOA Zer kontinentetan dago Indonesia? (Asia). Zer uhartetan dago Atambua? (Timor); Zein dira Indonesiako uharte handienak? (Java, Sumatra, Kalimantan (Borneoko zati indonesiarra), Ginea Berria (Papua Ginea Berriarekin partekatuta) eta Celebes); Zein da Indonesiako azalera eta zer postutan dago? (1.904.569 km² dituenez, Indonesia munduko 15. herrialde handiena da azalerari begira).
DBHko 1. MAILA KOKAPEN FISIKOA ETA TESTUINGURU GEOGRAFIKOA Zenbat sumendi aktibo daude eta zein da Indonesiako garrantzitsuena? (Krakatoa); Zein da atambuako klima-mota? (Tropikala); Zein dira Atambuako klimaren ezaugarriak? (Montzoi-sasoiak, euriteak eta lehorteak; hezetasun handia (%80 ingurukoa, batez beste); eta urtean oso gutxi aldatzen diren tenperaturak); Zer plaka tektonikoen artean dago kokatuta? (Pazifikoko, Euroasiako eta Indoaustraliako plaka tektonikoetako ertzetan).
DBHko 2. MAILA KOKAPEN FISIKOA ETA TESTUINGURU GEOGRAFIKOA Zenbat uharte daude Indonesiako uhartedian? (17.508 uharte-edo); Zenbat biztanle ditu Indonesiak? (255 milioi baino gehiago); Lehorrean, zer herrialde ditu mugakide? (Papua Ginea Berria, Ekialdeko Timor eta Malaysia); Zein dira Indonesiako uharte handienak? (Java, Sumatra, Kalimantan (Borneoko zati indonesiarra), Ginea Berria (Papua Ginea Berriarekin partekatuta) eta Celebes); Zein da Indonesiako azalera eta zer postutan dago? (1.904.569 km² dituenez, Indonesia munduko 15. herrialde handiena da azalerari begira).
DBHko 3. MAILA HEZKUNTZA ETA ERLIJIO ARLOKO TESTUINGURUA Lehen Hezkuntzako zenbat eskola daude Atambuan? (14 publiko eta 11 pribatu); Zenbat ikasle daude Atambuan? (11.640 ikasle); Bigarren Hezkuntzako zenbat eskola daude Atambuan? (5 publiko eta 4 pribatu); Zenbat ikaslek ez dute ikasten jarraitzeko aukerarik? (8.000); Zenbat erlijio aitortzen ditu Indonesiako gobernuak eta zein dira? (Islama, protestantismoa, eliza katolikoa, hinduismoa, budismoa eta konfuzianismoa).
DBHko 4. MAILA GIZARTE, EKONOMIA ETA POLITIKA ARLOKO TESTUINGURUA Zein da Indonesiako hiriburua? (Yakarta); Zer uhartetan dago Atambua? (Mendebaldeko Timor); Zein da bertako moneta? (Indonesiako errupia); Zer da GGI eta zer postutan dago Indonesia? (Giza Garapenaren Indizea (GGI) herrialdekako giza garapenaren adierazlea da, eta Nazio Batuetako Garapenerako Programak (PNUD) egiten du. Hiru parametrok osatutako adierazle sozial estatistikoan dago oinarrituta: bizitza luze bezain osasungarria, hezkuntza eta bizi-maila duina. Indonesia munduko 108. postuan dago kokatuta); Zein da jarduera ekonomikoko sektore nagusia eta zer ehunekotan? (nekazaritza, %55; biziraupenerako laborantza).